Urte askotan dispertsioa jasandaGorrotoa dugu gure erraietan
Kilometro asko izan dira beti
Zuengandik gertu egoteko
Aski dugu! zuen absurdo hau utzi!
Ez dauka ez hanka ez bururik
Nahikoa da! Hau ez du merezi inork!
Euskal presoa ere pertsona da
Aurrera goaz bidean
Helmuga daukagu bertan
Ezin da atzera joan momentu honetan
Amnistiaren egarri
Urteak pasatu dira
Ta gure begietan malkoaren dizdira
Lana egin, borrokatu dugu asko
Ta oraindik behar dugu ekin
Etsi gabe, ez begiratu atzera
Jada badugu nahiko nahigabe
Bitartean besarkada bat zuentzat
Gogoratu triste zaudenean
Zuentzat dela kantu honen hitzak
Gure esker bero bat bezela
Aurrera goaz bidean
Helmuga daukagu bertan
Ezin da atzera joan momentu honetan
Amnistiaren egarri
Urteak pasatu dira
Ta gure begietan malkoaren dizdira
Nahiz denbora asko pasa
Eduki dugu gogoan
Izango direla presoak gure ondoan
Ta uste baino lenago
Gurekin zaudetenean
Ospatuko dugu gaudela denok etxean!!

