jueves, 8 de mayo de 2008

Eztabaida taldeak:drogak

Nere proposamen partikularra egiten dizuet drogen inguruan. Nere ustez drogak ezin dira klasifikatu droga legal eta ilegaletan. Nere ustez, drogen sailkapena bere gogortasunaren araberakoa izan behar da. Horregatik nere ustez denak legalak izan beharko lirateke. Hala ere, estatuak hauen kontsumoa mugatu beharko luke eta hartzaileengan betebeharrak ezarri hauek sortu ditzaketen momentuko erreakzioetan.

Nere ustez drogak legalizatzen badira hauen kaltea nabarmen jeitsiko da. Alde batetik hauek kontrolatuago egongo baitira eta osasun aldetik ere zainduago egongo baitira. Mugak ezarritako kontsumoak muga gabeko kontsumoak baino segurtasun handiagoa emango dio kontsumitzaileari.

Horrez gain merkatu beltzaren parte bat saiestu ahalko litzateke eta horren inguruan sortzen diren mafiak saiestuko lirateke.

No hay comentarios: