martes, 8 de abril de 2008

Pasa dira aurtengo hauteskundeak eta abertzaletasunarentzat beste atzara pauso bat eman dela iruditzen zait. Hori da mapa hau hartzeko arrazoietako bat. Mapa honetan ez dago abertzalerik, ez euskal lurraldeetan, ezta gainontzeko lurralde nazionalistetan ere.Gorria eta urina dira nagusi mapa osoan zehar.
Honako hontatik ikasi egin behar dugula pentsatzen dut eta egia esan gogoeta gordin bat behar dugula uste dut.

Nabarmena izan da alderdi abertzaleen jeitsiera, batez ere PNVrena. Nere ustez , PNVk PSOErekiko zuen jarrera paktista horrek ez duela oso harrera hona izan bere baseen artean. Horrez gain jende askok boto utila erabili du eta azken hilabeteetan bien arteko desberdintasunak txikitzean boto errezena aukeratu dute. ETAren azken hilketak ere baldintzatu du hauteskunde hauetan PNVko sinpatizante askok PSOE botatzea.Hala ere, ez du talde parlamentarioa galdu, eta ezer ez dela aldatuko pentsatzen dut madrilen PNVren eskutik.

PSOE, berriz, garaie azaldu da hauteskunde zaratatsu hauetan. Honen itxura "progreak " eta eskubiarekiko beldurrak salbatu du oraingoan PSOE. ETAren hilketak honi,berriz,lagundu egin dio. Horrela esplikatu daiteke oraingo honetan atera duen bentaja hori.Hala ere, mapan ikusten den bezala oraindik Espainiar estatua urdina da, eta horrek beldurtzeko arrazoiak ematen ditu.

PSOEk irabazi ditu hauteskundeak, baina PPk ez ditu galdu.Horrekin esan nahi dudana da, gora juan dela lau urte hauetan, eta beldurtzeko zifrak direla esan daitekeela. PPk egin duen politika erasokorra defenditu du espainiarren zati handi batek eta horrek beldurtu egin beharko gintuen ein batean.
Bestalde Ezker Abertzaleak deitutako abstentzioak ez zuen sorpresarik eman, baina, hauteskunde hauekiko mespresua erakusteko balio izan zuen Euskal Herrian.

Urrengo lau urteak berdintsuak izango direla pentsatzen dut. Hala ere errepresioa handitzeko beldurra dut eta Aznarrek asitako operazioa zabaltzen joango dela pentsatzen dut Abertzaletasunaren kontra. Honen aurrean ezinbestekoa da abertzaleen batasuna eta borroka, ez baitigute ezertxoere oparituko.


No hay comentarios: